Politika -
Estatuaren egoera
Rajoyk hauteskundeak eskatu ditu, 'kalbario'arekin bukatzeko
PPko buruaren ustez, Espainia "oso gaizki" dago eta Zapaterori galdetu dio noiz bukatuko ote duen "agoniarekin".
Erredakzioa
Mariano Rajoy PPko presidenteak Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan azaldu duenez, Espainia "oso gaizki" dago. Gainera, "agonia luze" hau noiz arte luzatu nahi duen galdetu dio Zapaterori. Hauteskundeak deitzeko premiatu du Rajoyk, "kalbario antzu eta agonia luze" horiei amaiera emateko. Rajoyren esanetan, denborak aurrera darrai eta beharrezkoa da konfiantza ahalik eta lasterren berreskuratzea, Gobernuak ez baitu konfiantza berreskurtuko lau hilabeteetan. "Benetan garrantzitsua" den gaia "saihestea" leporatu dio Rajoyk Gobernuko presidenteari. "Hautestontziak irekitzea da Espainiak behar duena, ez bakarrik herritarrek nork gobernatu erabaki dezaten, Gobernuak agortu duen konfiantza hori nori eman nahi dioten erabakitzeko baino", adierazi du Rajoyk. Halaber, PPko buruzagiak ohartarazi duenez, "gero eta egun gehiago igaro, gero eta langabezi, zorra, zailtasun eta adore falta handiagoak izango ditugu".
Rajoyk errepikatu du denborak garrantzi handia duela, eta Zapaterori eskatu dio "bere aulkiari ez eusteko", legeak baimentzen badio ere.
Bilduren eta bere "harrokeriaren" harira, Rajoyk esan du Espainiaren "gainbehera tamalgarria" agerian uzten duela, eta Gobernuari "sendotasuna" eskatu dio "legearen urraketa bat ere ez emateko".
Zapateroren erantzuna
Gobernuko presidenteak Espainiako aberastasunaren, garapenaren eta zorraren datuak "apropos" faltsutzea leporatu dio Mariano Rajoyri. Halaber, Rajoyk "proposamenak egiteko duen gaitasun eza itzela" gaitzetsi du, eta hauteskundeak berriro galduko dituela iragarri du.
Zapaterok horrela erantzun dio Rajoyri Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan, Kongresuan. Zapateroren hitzetan, PPk hasiera batean erreformak eskatzen ditu eta ondoren erreforma horiek atzera botatzen ditu, eta "hori da PPren arazoa, ez duela irizpiderik, planik, eta programarik".
Halaber, legegintzaldi honetan ez du inolako proposamenik egin "behin ere".
Zapaterok neurri gehiago iragarri diitu
hipotekak ordaindu ezinik daudenak babesteko neurriakDena dela, "segurtasun juridikoa eta maileguak eman dituztenen kaudimena bermatuta" egongo direla azpimarratu du.