Politika -

Presoak

Angel Lopez Anta presoa Algecirasera urrundu dutela salatu du Sarek

Testuinguru horretan, emandako hitza bete eta espetxe politika aldatu dezala eskatu dio berriro plataformak Espainiako jarduneko Gobernuari.  

Joan den urtarrilean presoen alde Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE
Joan den urtarrilean presoen alde Bilbon egindako manifestazioa.
Joan den urtarrilean presoen alde Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare herritarrak Angel Lopez Anta ETAko presoa ostegun honetan gehiago urrundu dutela salatu du: Huelva II espetxetik (1.000 km) Algeciraseko kartzelara (1.100 km) lekualdatu dute.  

Plataformak gogora ekarri du Lopez urtarrilean geratu beharko litzatekeela aske, baina ez dela horrela izango Frantzian bete zuen zigorra aintzat hartu ez diotelako. "10 urteko zigor atxiki bat betetzen ari da, auzi beragatik Frantzian 10 urteko kartzela-zigorra bete zuelako", erantsi du.

Sarek iragarri du datozen asteetan hainbat mozio aurkeztuko dituztela udaletxeetan eta batzar nagusietan Lopezen egoera salatzeko.

Horrez gain, PSOEren jarduneko Gobernuari eta datozen egunetan eratu daitekeen Espainiako Gobernu berriari zuzendu zaio eta Pedro Sanchezek 2018ko ekainean eman zuen hitza bete dezala eskatu dio enegarrenez. Espetxe politika goitik behera aldatzeko konpromisoa hartu zuen Sanchezek orduan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Espetxeak