Politika -
Inbestidura
Euskal Kirol Federazioen Batasunak aintzat hartu du EAJren eta PSOEren akordioa
Euskal kirol federazio gehienak biltzen dituen erakundeak baloietsi du hitzarmenak "euskal federazioen eta selekzioen nazioarteko ordezkaritzaren auzia" sartu duela.
Agentziak | Erredakzioa
EKFB Euskal Kirol Federazioen Batasunak aintzat hartu du EAJk eta PSOEk Pedro Sanchezen inbestidurarako sinatutako akordioa. Horren bidez, jeltzaleek konpromisoa hartu dute Pedro Sanchezen inbestiduraren aldeko botoa emateko, eta erakundeak balioetsi du hitzarmenak "euskal federazioen eta selekzioen nazioarteko ordezkaritzaren auzia" sartu duela.
Bi alderdien arteko akordioan, Euskadiren nazioarteko ordezkaritza kirol- eta kultura-arloetan bultzatzeko bideak zabaltzearen alde egiten dute EAJk eta PSOEk.
EKFBk puntu hori nabarmendu du; gogora ekarri duenez, haren helburuetako bat da euskal selekzioak bultzatzea, "euskal kirol osoa bultzatu, babestu eta ordezkatu egiten dugula ahaztu gabe".
Euskal Kirol Federazioen Batasuna 2003an sortu zen, eta euskal kirol federazio gehienak biltzen ditu, hau da, 200.000 bat kirolari daude elkartuta bertan.