Itxi

2020/01/10

14:05

Politika

EAJ

Urkulluk 'gogoeta propioa' egingo du berriro lehendakarigai izango den erabakitzeko

Agentzia | Erredakzioa

"Une honetan ez dagokit horren inguruan hitz egitea. Oraindik EAJk prozesua abiatu behar du, eta hura errespetatu behar da", zehaztu du Urkulluk.

0:12
Iñigo Urkullu lehendakaria
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Berriz EAJko lehendakarigaia izango ote den erabakitzeko gogoeta egiten ari dela ziurtatu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Jeltzaleen zuzendaritzak bilera egin behar du datorren astelehenean, alderdiko oinarriei proposamena luzatzeko.

Aurtengo hauteskundeetara aurkezteko hautagaiak aukeratzeko prozesua ostegunean abiatu zuen EAJk. Zuzendaritzak oinarriei proposatu beharreko lehendakarigaia datorren astelehenean erabaki behar dutela jakinarazi zuen Andoni Ortuzar EBBko presidenteak.

"Une honetan ez dagokit horren inguruan hitz egitea. Oraindik EAJk prozesua abiatu behar du, eta hura errespetatu behar da", esan du Urkulluk Gasteizen.

Hala ere, hori baino "lehen gogoeta pertsonal propioa" egingo duela zehaztu du agintariak. Gogoeta horren emaitza alderdiko zuzendaritzari jakitera emango diola erantsi du buruzagiak.

"Alderdi gizona" dela argi utzi du Urkulluk. Haren eta euskal gizartearen "esanetara" dagoela gaineratu du. "Indarra" baduela nabarmendu du. "Indarra beti dut. Lehen, orain, bihar eta edonoiz. Euskadik itxaropena ematen didalako", azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;