Politika -

Hauteskundeak 2020

Urkullu izango da berriro EAJren lehendakarigaia 2020ko hauteskundeetan

Halaber, EAJren zuzendaritzak Bakartxo Tejeria proposatu du Legebiltzarreko presidentegai izateko. Oraingoz ez dute hauteskundeetako data zehaztu.

Iñigo Urkullu, EAJren zuzendaritza bileran. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu, EAJren zuzendaritza bileran.
EBBk Iñigo Urkullu proposatuko du lehendakarigai izateko

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu izango da berriro EAJren lehendakarigaia 2020ko hauteskunde autonomikoetan, eta, irabaziz gero, hirugarren agintaldia abiatuko luke.

Halaber, EAJren Ezukadi Buru Batzarrak Bakartxo Tejeria proposatu du Eusko Legebiltzarreko presidente kargurako hautagai izateko.

Erabakia arratsalde honetan hartu du EAJren zuzendaritzak, eta Urkullu bera izan da Sabin Etxean egin duten bileran.

EAJren Asanblada Nazionalak datorren asteazkenean abiatuko du lehendakarigaia, Legebiltzarrerako presidentegaia eta gainerako zerrenda-kideak aukeratzeko barne prozesua.

Militantziaren esku egongo da Urkulluren eta Tejeriaren hautagaitzak babestea eta gainerako hautagaiak aukeratzea.

EAJk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurkeztuko dituen zerrenda definitiboak martxoaren 7an onartuko dituzte.

Iñigo Urkullu EAJren buruzagia izan zen 2007ko abendutik 2012ra bitartean. Hain justu ere, urte horretan izendatu zuten lehendabiziko aldiz lehendakari, EAJ hauteskundeetan gailendu ostean. 2016ko hauteskundeetan ere jeltzaleak nagusitu ziren eta Urkulluk berriro zuzendu zuen Eusko Jaurlaritza.  

2020ko hauteskundeetarako ez dago datarik ezarrita, baina, beranduenez, udazkenean izango dira. Lehendakariari dagokio data erabakitzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu EAEko hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak