Politika -

Kartzela politika

'Motxilak gora', presoen seme-alaba adingabeen egoera salatzeko

Sarek ikuskizuna antolatu du Donostiako Atano pilotalekuan, igande honetan, gurasoengandik bereiziko duten ETAko bi presoren alabaren hirugarren urtebetetze egunean.

'Motxilak gora' ekitaldiaren aurkezpena, Donostian. Argazkia: Efe
'Motxilak gora' ekitaldiaren aurkezpena, Donostian. Argazkia: Efe
'Motxilak gora' ekitaldiaren aurkezpena, Donostian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inaxio Oiartzabal Sareren bozeramaileak, Maider Zabalegi abeslariarekin eta Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' pailazoarekin batera, 'Motxilak gora' ikuskizuna aurkeztu du gaur Donostian. Atano frontoian izango da ekitaldia, igande honetan, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga ETAko presoen Xua alabak hiru urte beteko dituenean. Izan ere, hiru urterekin haurrek ezin dute gurasoekin bizi espetxean, eta haiengandik bereiziko dute haurra.

"Gaur egun 102 haur eta nerabe ditugu Euskal Herrian gurasoren bat espetxean dutenak, eta argi dugu nahikoa denbora eraman dutela karga hori motxilan", adierazi du Zabalegik, gurasoei ezartzen dieten "salbuespeneko neurri eta legedia bertan behera gera daitezela" eskatzeaz gain.

Azaldu dutenez, ekitaldian Lasagabaster eta Uranga "Xuarekin Usurbilera itzultzea" ere aldarrikatuko dute, "zigorraren hiru laurden bete dituztelako eta, lege arruntaren arabera, baldintzapeko askatasuna eskura dezaketelako".

Bestalde, 'Porrotx'ek jakinarazi du igandean Atanon egingo den ekitaldian dantza, musika eta magia ikuskizunak izango direla, eta horietako asko "Euskal Herri osoko motxiladun haurrek" egingo dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoako albisteak Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Umeak Amak albisteak Atano III pilotalekua azken ordukoa EAE albisteak Espetxe politika