Politika -
Nafarroako Foru Berria
Foru Berriari helegiterik ez jartzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Estatuari
Ministroen Kontseiluaren arabera, Espainiako Gobernuak uste du Nafarroako legearen zenbait alderdik Konstituzioak Estatuaren eskumen esklusibo gisa definitzen dituenak hartzen dituztela.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu dute astelehen honetan, urtarrilaren 20an, Foru Berria eguneratzeko Foru Legeari konstituzio-kontrakotasuneko helegitea ez jartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Ministroen Kontseiluak hilaren 14an onartutako akordioaren arabera, Gobernuak uste du Nafarroako legearen zenbait alderdik Konstituzioak Estatuaren eskumen esklusibotzat jotzen dituenak urratzen dituztela.
Gobernuaren ustez urratu egiten dira Estatuak lege batzuetan erregistro eta tresna publikoak antolatzeari buruz duen eskumena eta Estatuak lege-gatazkak ebazteko arauei buruz duen boterea ere.