Politika -

Arabako Batzar Nagusiak

Agirre: '39 militante lanean jartzea eskatu zigun EBk babesaren truke'

EAJren salaketak ukatu ditu Ezker Batuak, eta Justiziara jotzeko aukera aztertuko dutela adierazi du, akusazio "larri" horiek "auzitegietan ondorioak izan ditzaten".

Xabier Agirre EAJko hautagaia. Argazkia: EITB.
Xabier Agirre EAJko hautagaia
Xabier Agirre EAJko hautagaia. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Agirre EAJko ahaldun nagusigaiak salatu duenez, Ezker Batuako 39 militanteri, besteak beste, Julia Madrazori eta Serafin Llamasi, "lanpostu bat ematea" eskatu zien EBk negoziaketan bere babesaren truke.

Arabako Batzar Nagusietan egin duten inbestidura saioan Agirrek hitza hartu du bigarrenez. "Programan desadostasunak" zirela-eta jeltzaleekin akordiorik lortzea posible izan ez zela azaldu du Ezker Batuak, baina hori "lotsagabekeri politikoa" dela salatu du hautagai jeltzaleak.

Bestalde, azken asteetan izan dituzten negoziaketetan, zergen inguruko proposamenak alde batera utzita, EBko ordezkariek 39 militante "lanean jartzea" eskatu zioten EAJri, besteak beste, Julia Madrazo eta Serafin Llamas. Dirudienez, lanpostu horiek BBK aurrezki-kutxan edo Bilboko Arriaga Antzokian izatea eskatu zuten.

Agirreren ahotan, mugimendu horiek "ezkutatu" behar ziren, "hautaketa-prozedurak" izango zirelakoan. Gainera, 600.000 euroko kreditu bat eskatu zion EBk EAJri, horretarako beharrezkoak diren "bermeak" jarri gabe.

EBren erantzuna

Bestalde, EAJren salaketak ukatu ditu Ezker Batuak, eta Justiziara jotzeko aukera aztertuko dutela adierazi du, akusazio "larri" horiek "auzitegietan ondorioak izan ditzaten".

Agirreren salaketak "gezurra" direla esan du Mertxe Etxezarreta EBko batzarkideak. Militanteei "lanpostu bat emateko" ustezko eskakizunen agiriak erakusteko eskatu dio EAJri Etxezarretak. Proposamen programatikorik ez dute onartu eta jeltzaleekin akordiorik lortzea posible izan ez dela azaldu du EBko ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea