Politika -

UDAL POLITIKA

Lizarrako alkatearen aurka zentsura mozioa aurkeztea aztertzen ari da PSN

Herriko sozialisten exekutibaren %70ak Gonzalo Fuentes Navarra Sumako alkatearen aurkako zentsura mozioak "beharko lukeen akordioa aztertzea" onartu du. EH Bildu eta Geroa Bairen botoak behar dituzte.

Gonzalo Fuentes, Navarra Sumako alkatea, aginte-makila jasotzen, 2019ko ekainean.
Gonzalo Fuentes, Navarra Sumako alkatea, aginte-makila jasotzen, 2019ko ekainean.
Gonzalo Fuentes, Navarra Sumako alkatea, aginte-makila jasotzen, 2019ko ekainean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ondotik, ekainaren 15ean osatu ziren udalak Nafarroan. Lizarran, EH Bilduren legegintzaldiaren ostean, Navarra Sumak hartu zuen Alkatetza, Gonzalo Fuentes buru zuela. Zerrenda bozkatuena izan zen Fuentesena (17 zinegotzitatik 7), eta EH Bilduk (6) eta Geroa Baik (1) PSNren (3) babesa behar zuten botereari eusteko, baina PSNko zinegotziek euren buruari eman zioten botoa eta Fuentesek eskuratu zuen Alkatetza.

Une hartan, PSNk EH Bilduri ezarritako betoak Navarra Sumari egin zion mesede, baina gutxiengoan geratu zen agintean. Ondoren, Navarra Sumak eta PSNk akordioa lortu zuten udaleko 10 batzordeetako presidenteak banatzeko, baina enfrentamendu ugari izan dituzte azken hilabeteotan, eta atzo, PSNren Lizarrako exekutibak "alkatearen aurkako zentsura mozioak beharko lukeen akordioa aztertzen hastea" erabaki zuen, partaideen %70aren botoekin.

Zentsura mozioa aurrera ateratzeko, PSNk EH Bilduren 6 botoak eta Geroa Baiko zinegotziaren botoa beharko lituzke. Hiruen artean, 10 boto lituzkete,  Navarra Sumaren zazpien aurrean. Operazioak, baina, PSNko zuzendaritzaren onespena izan beharko luke.

Koldo Leoz, Lizarrako EH Bilduko bozeramaile eta alkate ohiak Euskadi Irratiari adierazi dio eurak prest daudela euren botoak sozialistenekin batzeko baina zalantza handiak dituzte "Nafarroako zuzendaritzak Lizarrako sozialistei pausoa ematen utziko ote dieten".

Hain zuzen ere, Nafarroako sozialisten zuzendaritzarekin hitz egin du Euskadi Irratiak eta aukera hori ez dutela "inolaz ere" babestuko adierazi dute urtarrilaren 26 honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Geroa Bai Nafarroa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Navarra Suma