Politika -

Hauteskunde autonomikoak

EAEko PPk babesa eman dio Alonsori lehendakarigai izateko

EAEko PPk Alfonso Alonsoren lehendakaritzarako hautagaitza formalizatu nahi du, hauteskunde autonomikoei begira, eta Pablo Casado PPko presidenteak harengan "konfiantza" duela adierazi du.

Alfonso Alonso, Euskadiko PPko presidentea, Legebiltzarrean. Argazkia: EFE.
Alfonso Alonso, EAEko PPko presidentea, Legebiltzarrean.
Alfonso Alonso, Euskadiko PPko presidentea, Legebiltzarrean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaya Fernandez EAEko PPko idazkari nagusiak adierazi du "laster" formalizatuko dela Alfonso Alonsoren lehendakaritzarako hautagaitza, haren "lidergoa" alderdi politiko osoak babesten duelako, eta Pablo Casado Espainiako PPko presidenteak "modu esplizituan" harengan duen "konfiantza" azaleratu duelako.

Fernandezek prentsaurreko batean azpimarratu duenez, EAEko PPk "ezohiko eta premiazko" bilera egingo du bihar Gasteizen, Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak aurreratzeko egin dezakeen "berehalako" deialdia aztertzeko, alderdiaren proiektua "berresteko" eta Euskadin "konstituzionalismoaren batasuna eskatzeko".

"Ez dut uste Alfonso Alonso baino hautagai hoberik dagoenik hurrengo hauteskunde autonomikoetan konstituzionalismoa zuzentzeko Euskadin. Alderdikoen artean egokiena da", gaineratu du Amaya Fernandezek.

"EAEko PPn Alfonso Alonsoren profila topatzea oso zaila da eta horregatik mimatu eta zaindu egin behar da", gaineratu du.

Bere proiektu politikoa kongresu batean definitu zuen duela hiru urte -azpimarratu du- Alonsoren lidergoarekin eta afiliatuen % 95en babesarekin. Horrek "ez du inork zalantzan jartzen".

Fernandezen esanetan, Pablo Casado PPko presidenteak Alfonso Alonsorengan "konfiantza osoa" duela adierazi zion astelehenean, eta, ondorioz, "ziur" agertu dira datozen hauteskundeetarako "lehendakaritzarako hautagaia" Alonsorena izango dela adierazten dutenean.

Hauteskundeen aurrean, Fernandezek azpimarratu du "Euskadin proiektu nazionalistaren alternatiba indartsu bat" direla, "Espainia Euskadin babestu nahi dute eta Euskadi Espainian".

Fernandezen esanetan, EAEko PPk hilabeteak daramatza "konstituzionalismoa elkartzeko ahaleginean", eta orain arte, "zoritxarrez", Ciudadanosen ezezkoarekin egin du topo. Nahiz eta azken egunetan alderdi laranjako buruzagiek "itxaropentsu" agertu dira akordio baten aurrean.

Ciudadanosekin egindako ustezko itun batek hauteskundeei begira baldintzatuko lukeen galdetuta, Fernandezek azpimarratu du "Euskadin PPrik gabe konstituzionalismorik ez dago, alderdiak proiektu bat du eta lidergoa erakutsi du behin baino gehiagotan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Alfonso Alonso 2020ko EAEko hauteskundeen emaitzak