Politika -
Erantzukizunak zehazteko
Ikerketa bat martxan jartzea adostu du Arabako Ezker Batuak
"Ahaldun nagusiaren inbestidura saioan bizi izandako ikuskizun lotsagarri eta mendeku bat" izan zela esan du Arabako Ezker Batuako batzorde iraunkorrak.
Erredakzioa
Aldundian EAJrekin izandako negoziaketaren inguruko ikerketa bat abian jartzea erabaki du Arabako Ezker Batuako batzorde iraunkorrak "aho batez". "Premiaz erantzuleak aurkitu" nahi ditu koalizioaren organoak.
EBk komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, Arabako batzorde iraunkorra Gasteizen bildu da arratsaldean. "Ahaldun nagusiaren inbestidura saioan bizi izandako ikuskizun lotsagarri eta mendeku bat" izan zela esan du EBk. Babesaren truke jeltzaleei EBk "dirua eta karguak" eskatu zizkiela salatu zuen Xabier Agirre (EAJ) ahaldun ohiak inbestidura saioan.
Era berean, batzarreko kideek batzorde iraunkorrak onartu ez zituen gaiak negoziatu ez zituztela defendatu du Arabako EBk.
"Programako" gaiak
Zentzu horretan, mahagainean "programako" gaiak jarri zituela berretsi du Arabako EBko batzorde negoziatzaileak, baina EAJk ez zituen onartu.
"Arabako EBk programako gaiak ez ziren beste kontuak baztertu zituen, EAJren bidez beste negoziaketa batzuen berri izan zuenean. Beste negoziaketa hori garbituta zegoela jakinarazi zien jeltzaleei", erantsi dute agirian.
Azkenik, uztailaren 21erako batzar bat deitzeko konpromisoa hartu du Arabako Ezkeer Batuako batzorde iraunkorrak.