Itxi

2020/02/11

11:29

Politika

EAEko hauteskundeak

26 lege onartuta amaitu da legegintzaldia, 18 Eusko Jaurlaritzarenak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Onartzeko aurreikusita zeuden 30 legeetatik 22 bertan behera gelditu dira hauteskundeak aurreratzearekin batera.

  • Eusko Legebiltzarra artxiboko argazki batean.

    Eusko Legebiltzarra artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hamaikagarren legegintzaldia Legebiltzarrean 26 lege onartuta amaituko da, horietako 18 EAJ eta PSE-EE koalizio-gobernuak proposatuta, aurrekontuen gainekoak barne, eta gainerakoak proposamen arauemaile gisa erregistratu dituzte taldeek.

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarritako hauteskundeak aurreratzeak Gasteizko Ganbera desegitea dakar, eta horrek eragin du Legebiltzarrean tramitatzen ari ziren hainbat proiektu eta lege proposamen geldiaraztea.

Urkulluren gobernuak 2017ko otsailaren 28an onartutako legegintza-egutegiak 28 lege jasotzen zituen. Bi urte geroago, 2019ko martxoaren 12an, beste bi gehitu zituen, Gazteria eta Hirugarren Sektore Soziala, hain zuzen.

Plan horietan ez ziren agertzen aurrekontuen araudiak, ezta onartutako Jaurlaritzaren beste lege bat ere, Errepideen Plan Orokorra aldatzen duena. Aurrekontuen legeak eta onartu diren aurrekontu-aldaketak alde batera utzita, Eusko Jaurlaritzak onartu nahi zituen eta bere legegintza-planetan sartu zituen 30 arauetatik, Legebiltzarrak 8 onartu ditu.

Beste alde batetik, legegintzaldiaren amaierak oposizioaren lege-proposamenak desaktibatu zituen, izapidetzen ari zirenak, hala nola euskara jakiteko eskubidearen bermea, familia-harremanak gurasoen banantze edo haustura kasuetan eta etxebizitzen alokairuaren prezioa mugatzea, EH Bilduk bultzatuta, edo animalien babesari eta ongizateari buruzko proposamenak eta joko-legearen aldaketa, Elkarrekin Podemosek aurkeztuak.

Eta legealdi honetan espero zen legerik garrantzitsuenetako bat, Gernikakoa ordezkatuko duen estatutu politiko berriarena, gelditu da. Autogobernuari buruzko lantaldean hainbat urtez lan egin ondoren, legebiltzar-taldeak ez dira gai izan testu artikulatu bat arau-proposamen gisa aurkezteko behar besteko adostasunak lortzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;