Politika -

'proces' auzia

Quim Forn Lledonersko espetxetik atera da Mediapron lan egiteko

Barne kontseilari ohiak Zuzenbide Publikoan aditu gisa jardungo du egunean 12 ordu eta erdiz, astean bost egunetan.

Forn, Lledonerseko espetxetik irtetean. Argazkia: EFE
Forn, Lledonerseko espetxetik irtetean.
Joaquim Forn Lledonerseko espetxetik atera da Mediaprora lanera joateko

1:56

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Proces' auziagatik preso dagoen Quim Forn Generalitateko Barne kontseilari ohia Lledonersko espetxetik (Sant Jonan de Vilatorrada, Bartzelona) atera da gaur, 07:37an, Mediapro enpresara lanera joateko.  Zuzenbide Publikoan aditu gisa jardungo du bertan. 

Ezarritakoaren arabera, Fornek 12 ordu eta erdi emango ditu lanean, astean bost egunetan. Lo egitera itzuliko da kartzelara.

Forn bigarren graduan dago, eta horri esker Espetxe Araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, kartzela erregimena malgutzeko.

Espetxetik atera berritan, argazkia atera dio alabak. Ondoren, Fornen Twitter kontuan publikatu dute, testu honekin batera: "Lledoners espetxetik ateratzen lanera joateko nire lehen baimenean eta preso 841 egun eman ostean. Eskerrik asko emandako babesagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Kataluniako prozesua zuzenean