EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Apirilak 5

Equo Berdeak alderdiak ez du Podemosekin koalizioa osatuko Iglesiasen "betoagatik"

Equok hautagaitza propioa erregistratu du dagoeneko, hauteskundeetara bakarka aurkeztu ahal izateko atea zabalik uzteko. Erabakia militanteek hartu beharko dute batzarrean, otsailaren 29an.

Jose Ramon Becerra Elkarrekin Podemos koalizioko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE
Jose Ramon Becerra Elkarrekin Podemos koalizioko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE
Jose Ramon Becerra Elkarrekin Podemos koalizioko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Equo Berdeak koalizioko buruzagiek Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren "betoa" salatu dute ostiral honetan. Ondorioz, bi indarrek ez dute koalizioa osatuko EAEn, eta Equo apirilaren 5eko hauteskundeetara bakarrik aurkeztuko da.

Jose Ramon Becerra Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak azaldu duenez, "betoaren" aurrean, Equok hautagaitza propioa erregistratu du dagoeneko, hauteskundeetara bakarka aurkeztu ahal izateko atea zabalik uzteko. Hala ere, azken erabakia militanteek hartu beharko dute batzarrean, otsailaren 29an.

Koalizioa ez errepikatzeko erabakia, Equoko oinarriek batzarrean hauteskunde formula berriz erabiltzeko autua egin ondoren iritsi da. Iragan asteazkenean jakinarazi zuten.

"Estatuko Podemosek abandonatu eta betoa jarri digu"

Bi egun geroago, azkenean Equo Berdeak koalizioak Elkarrekin Podemosen hautagaitzan parte hartuko ez duela iragarri du Becerrak prentsaurrekoan, Gasteizen. "Inposaketa" izan dela erantsi du legebiltzarkideak.

Alderdi ekologista bakarka aurkeztuko ote den galdetu diotenean, "oraingoz" hautagaitza erregistratu dute, baina "aukerari ateak zabalik uzteko soilik", erantzun du, baina azken erabakia otsailaren 29ko batzarrean hartuko dute.

Becerraren ahotan, Equok "ez du Elkarrekin Podemos koalizioa sekula saldu". "Estatuko Podemosek abandonatu eta betoa jarri digu", azpimarratu du.

Elkarrekin Podemos koalizioak 11 eserleku lortu zituen 2016ko hauteskundeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Hautagaiak Ezker Batua-Berdeak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Lander Martinez Hierro Hauteskundeak Hauteskunde inkestak EQUO Euskadi albisteak José Ramón Becerra