Politika -

Presoen helegiteak

Irailera atzeratu du Konstituzionalak 'Parot doktrinaren' eztabaida

‘Parot doktrina’ "interpretatzeko zailtasuna" argudiatuz, Konstituzionaleko hainbat epailek gai honen inguruko erabakia irailera arte atzeratzea proposatu zioten Pascual Sala presidenteari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Parot doktrina'' aplikatu zaien 16 presok (horietatik 14, ETAko kideak) aurkeztutako helegiteak irailean aztertzea erabaki du gaur Auzitegi Konstituzionalak. Atzo, auzitegi horren osoko bilkurak ez zuen gai honi buruz adostasunik lortu.

''Parot doktrina'' "interpretatzeko zailtasuna" argudiatuz, Konstituzionaleko hainbat epailek gai honen inguruko erabakia irailera arte atzeratzea proposatu zioten Pascual Sala presidenteari.

Auzitegitik jakinarazi dutenez, udako oporren ostean ekingo diote berriz ''Parot doktrina’ri buruzko eztabaidari.

Irailean, beraz, ''Parot doktrina''ren aurka jarritako aurreneko 16 babes-errekurtsoak aztertuko dituzte. Epai hori 2006an eman zuen Auzitegi Gorenak, eta ETAko zenbait kideren presoaldia luzatu zuen.

Presoen helegiteak "kasuz kasu" ebatziko zituela iragarri zuen Konstituzionalak. Ondorioz, doktrina indargabetzeko edo berresteko erabaki bakarra ez da izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea