Politika -

Diputatuen Kongresua

EH Bildurentzat "mugarri" izan da udalen gastuari buruz Madrilen lortutako akordioa

Koalizio abertzaleak azpimarratu du "garrantzia handikoa" dela udalentzat, herritarrei eskaini beharreko zerbitzuak hobetzeko aukera emango dielako.

EH Bilduren ordezkariak prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
EH Bilduren ordezkariak prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
EH Bilduren ordezkariak prentsaurrekoan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk adierazi du "mugarria" izan dela Espainiako Gobernuarekin udalen gastuak malgutzeko lortutako akordioa, egoera "zentzugabe" bati amaiera ematen diolako, kontuak osasuntsu eta superabitarekin dituzten Hego Euskal Herriko "udalerri askori" kalte egiten baitzion.

Mertxe Aizpurua eta Oskar Matute EH Bilduren diputatuek agerraldia egin dute gaur Donostian, Hernaniko, Berastegiko, Tafallako, Antsoaingo, Bakioko eta Elorrioko alkateak aldamenean zituztela, akordioari buruzko azalpenak emateko, "garrantzia handikoa" delako udalentzat, herritarrei eskaini beharreko zerbitzuak hobetzeko aukera emango dielako.

Matuteren arabera, Hego Euskal Herrian udal asko daude "kontuak osasuntsu, zorra kontrolatuta eta superabita dutenak" eta, hala ere, "zigortu" egiten dituzte, krisi garaitik "kitaezinak diren zorrak dituzten" udalentzat egindako legearen erruz.

Akordioak amaiera ematen dio "injustua zen erabaki bati, arbitrarioa izateaz gain, egoera kontuan izan gabe guztiak berdinera behartzen zituelako", azpimarratu du Matutek.

Gainera, "aurrekontu prozesua hasteko lehenengo pausoa" dela gogorarazi du, eta egonkortasunerako irizpideen onarpena EH Bilduri eta ERCri esker lortu zela.

Aurrerantzean, aurrekontuei buruzko eztabaidan, koalizio abertzaleak "herritarren bizi baldintzak hobetzeko neurri argi eta zehatzak" jarriko omen ditu mahai gainean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak