Politika -

ARABA

Arabako Batzar Nagusiek osoko bilkurak eta batzordeak eten dituzte koronabirusagatik

Ganberako Mahaiak telelana egitea edo malgutasun neurriak hartzea eskaini die langileei.

Arabako Batzar Nagusiak. Irudia: EFE
Arabako Batzar Nagusiak
Arabako Batzar Nagusiak. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Batzar Nagusiek biharko eta martxoaren 18rako aurreikusitako osoko bilkurak eta datozen egunetan egitekoak ziren batzordeak eten dituzte, koronabirusa dela eta, pertsonen "pilaketak" saihesteko osasun gomendioak betetzeko.

Ganberako Mahaiak erabaki hori hartu du eta telelana egitea edo malgutasun neurriak hartzea eskaini die langileei bateragarritasuna errazteko eta kutsatzeko aukerak murrizteko.

Atzeraezinak diren bilerak, eskualde mailako arau bat eztabaidatuko den Ingurumen Batzordearena kasu, neurrizko boto bidez egingo dira eta batzarkide bakarra joatea eskatuko zaie taldeei.

Arabako Batzar Nagusiek osasun agintariek ezarritako prebentziozko eta kautelazko neurri guztiak hartzera deitu dute eta lankidetza bultzatu eta arduraz jokatzeko deia egin dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa