Politika -

Martxoak 15 eta 22

Udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian, koronabirusaren mehatxua izan arren

Ipar Euskal Herriak 158 udalbatza berrituko ditu martxoaren 15eko eta 22ko udal hauteskundeetan. Era berean, Euskal Elkargoko 233 kideak aukeratuko dituzte.

Jene Rene Etchegaray. Irudia: Franck Dolosor
Jene Rene Etchegaray
Higiene neurri zorrotzak Ipar Euskal Herriko hauteslekuetan

0:50

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak izango dira igande honetan, nahiz eta salbuespen egoerak Frantzia osoa basamortu bat bezala utzi, Emmanuel Macron presidenteak 100 pertsona baino gehiagoko elkarretaratzeak debekatu ondoren, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko. Frantzian ia 80 hildako utzi ditu gaixotasunak dagoeneko.

Hala ere, agintariak hauteskundeen data mantentzea erabaki du, krisiaren aurrean normaltasun mezu bat zabaltzeko; Brune Poirson Trantsizio Ekologikorako Estatu idazkariaren azken positiboak ere ez du lasaitasun mezu hori hautsi.

Lapurdiko, Nafarroa Behereako eta Zuberoako 158 udalak berrituko dituzte martxoaren 15ean eta 22an. Herri gehienetan etxebizitza, mugikortasuna eta trantsizio ekologikoa dira kanpainaren gai nagusiak.

Hautagaiek zerrenda irekiak aurkezten dituzte, eta alderdi politikoek oso tarte txikia hartzen dute. Emmanuel Macronen Martxako Errepublikak ez du hautagairik aurkeztu, eta hautagaiak babestera mugatzen da.

Baionan, Jean Rene Etchegaray alkate zentristak hautagai kontserbadoreak, ekologistak, independenteak, alderdi sozialistako zerrendaburu ohi bat eta EH Bai koalizioko hautagai ohia ditu bere zerrendan.

Ziburun alderdi sozialistak ez du lortu zerrenda propioa aurkeztea, eta Akitaniako eskualdeko Émilie Dutoya kontseilaria aurkeztuko da Ziburu Bizi zerrenda irekian, Sortuko kide den Eneko Aldana buru duela.

EH Baik 22 zerrenda babesten ditu udalerri jendetsuenetan. Kasu askotan ekologistekin eta ezkerreko taldeekin osatutako koalizioak dira. Bestalde, EAJ-PNBko 16 kide 11 udalerritan aurkeztu dira zerrenda irekietan.

Hendaian, biztanleen laurdena baino gehiago Hegoaldekoa da. Hautagai guztiek aintzat hartzen dute aniztasun hori, Kotte Ezenarrok, esaterako. Ezenarrok alkatetza errepikatu nahi du, eta Laetitia Navarron ezkertiarra, Laurent Tariol komunista eta Paskal Destruhaut zentro-eskuinekoa batuko zaizkio.

Michel Veunacek Didier Borotra beteranoari hartu zion lekukoa Biarritzen, eta turbulentziaz beteriko agintaldia izan du.

Caroline Philips Maider Arostegiren zerrendan dago. Biarritzen ere, etxebizitzaren gaia lehen lerroan dago, Brice Morinek adierazi bezala, abertzaleen, ekologisten eta adituen zerrendan dagoena. Veunac zentro-eskuinak babesten du, Modemek eta La République en Marcherrek.

Urtero hiru mila lagun kokatzen dira Ipar Euskal Herrian, batez ere Frantziako estatutik etorritakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea Baiona Biarritz Hendaia Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Hauteskundeak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea