Politika -

V. biltzarrerako txostena

Aralar Bildurekin harremana hobetzen saiatuko da, hauteskundeei begira

Urriaren 1ean egingo den bosgarren biltzarrerako txosten politikoa aurkeztu du. Alderdiak Bildurekin koalizioa osatzea aztertuko du, eta "indar ezkertiarrei eta ekologistei" ateak irekitzea.

Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Gernikako ituna eta hura erabat garatzeko konpromisoa” jarri duAralarrek hauteskunde orokorretara Bildurekin koalizioan joateko oinarri gisa. Helburu hori lotzeko, lehenik eta behin, ezker abertzaleko bi sentsibilitate horien arteko harremanak "epeldu" egin behar dituzte.

Proposamen hori alderdi politikoaren V. Biltzarrean eztabaidatuko dute. Urriaren 1ean egingo dute; oraindik erabakitzeke dago lekua, Patxi Zabaleta alderdiko koordinatzaileak eta Aintzane Ezenarro bozeramaileak Donostian emandako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.

Halaber, Aralarrek laugarren biltzarrean onartu zituen irizpideak aldarrikatu ditu ezker abertzale zibil eta anitza eraikitzeko. Honako hauek dira:

Alde batetik, bide zibil eta politikoen aldeko apustua; ez bakarrik bide pragmatikotik, baita alde etikotik ere. Bestetik, alderdiaren egitura errespetatzea, militantziak eta afiliatuek dituzten eskubideak errespetatuz. Horrez gain, ezker abertzalearen aniztasuna elkar onartzea, eta errealismotik abiatzea, erabakitzeko eskubidea defendatuta, Hego Euskal Herrian dauden bi erabakiguneak errespetatuz. Azkenik, ezker abetzalearen ezaugarri bezala europeismoa berrestea.

Euskadiri dagokionez, hauteskundetan Bildurekin oalizioan joatea aztertuko du Aralarrek, eta "indar ezkertiarrei eta ekologistei" ateak irekitzea.

Nafarroaren kasuan, hautagaotza Nafarroa Baik eta EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak osatzen duten koalizioak egitearen aldekoa da.

Senaturako, berriz, Euskal Herria Bai izeneko koalizio bat osatzea proposatu du Aralarrek, ·"erabakitzeko eskubidea defendatzea oinarri moduan hartuta" alderdi abertzale guztiak (EAJbarne) batuko lituzkeena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea