Politika -
Azaroaren 20
Hauteskunde-makineria martxan jarri dute PPk et PSOEk
Hauteskundeetako estrategia diseinatzeko batzordeak bildu dituzte PPk eta PSOEk. Herritarrak mobilizatzen saiatzeko enplegua erabiliko dute bi alderdiek.
Erredakzioa
Azaroaren 20ko hauteskundeei begira makineria martxan jarri dute PSOEk eta PPk. Hauteskundeetako estrategia diseinatzeko batzordeak bildu dituzte PPk eta PSOEk. Herritarrak mobilizatzen saiatzeko enplegua erabiliko dute bi alderdiek.
Antonio Hernando PSOEko hauteskunde-batzordearen koordinatzaileordearen ahotan, Alfredo Perez Rubalcabak kongresu federalaren hautaketarik gabe alderdiaren buruzagitza hartzea eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Idazkaritza Nagusian izatea "guztiz bateragarriak" dira.
Hernandoren esanetan, Zapatero Gobernuko presidentea eta PSOEko idazkari nagusia da une honetan, baina alderdiaren buruzagitza Rubalcabak du, alderdikide batek egin dezakeen funtzio "garrantzitsuena" betetzeko sozialistek "aukeratu" dutelako, hau da, Gobernura heltzea.
PP
Bestalde, Esteban Gonzalez Pons PPko Komunikazio idazkariordeak azaldu duenez, Alderdi Popularrak "irainik gabeko" hauteskunde-kanpaina "garbia" egingo du, Alfredo Perez Rubalcaba ministro ohiaren "oso bestelakoa", alegia. PPk kanpaina ekonomian eta lanpostuen sorreran oinarrituko duela iragarri du Ponsek.
PPko ordezkariak esan duenez, helburua aldaketa gauzatzea da, eta baita "gaur langabezia eta porrota dauden tokietan lanpostuak sortzea eta oparotasuna ekartzea" ere.
"Kanpaina prestatzeko atsedenik gabe lan egingo dugu abuztuan, hauteskunde hauetan aurrekoetan baino gehiago merezi baitu programak oso ondo prestatzea. Gure konpromisoak landu eta dugun guztiarekin aurkeztuko gara, bost milioi espainiarren lanpostua jokoan dagoelako", adierazi du PPko egoitzan.