Politika -

Donostiako udaletxean

Izagirrek 'zauriak ixtea' defendatu du, biktimarik gabeko ekitaldian

Giza eskubideen alde lan egiten duten elkarteei zuzendutako harrera egin du Donostiako alkateak asteazken honetan. ETAko biktimen elkarteek gonbidapenari uko egin diete.

100 lagun inguru bildu dira Donostiako udaletxean izandako harreran. Argazkia: EITB
100 lagun inguru bildu dira Donostiako udaletxean izandako harreran. Argazkia: EITB
Donostiako Udal Gobernuak azken harrera ofiziala egin du

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin azken hamarkadetan irekitako "zaurien itxieraren" alde agertu da asteazken honetan Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkatea giza eskubideen alde lan egiten duten elkarteei zuzendutako harreran.

Udalak Etxerat ETAko presoen senitartekoen elkarteak, Covite Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Gregorio Ordoñez Fundazioak gonbidapena jaso dute baina azken biek errefusatu egin dute, Bilduk antolatutako ekitaldietan ez dutelako parte hartu nahi, koalizio honek ETAko indarkeria gaitzestu ez duelakoan.

Izagirrek azaldu duenez, "Udalak babesten duen normalizazio prozesu bat abian dago eta Donostiako Gobernua egin beharrekoa egitera prest dago zauriak itxi ditzagun".

Honen esanetan, "giza eskubideen alde lan egiten dutenentzako Udalak ateak eta besoak irekita ditu". "Egiten duguna guztion artekoa izan behar da, zauriak ventean ixteko", gaineratu du Izagirrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea