Politika -

KORONABIRUSA

EAJk ezezkoa eman dio elkarlanerako mahai bat sortzeko EH Bilduren proposamenari

COVID-19aren aurrean hartu beharreko erabakiak "denon artean adostuta" hartzea eskatu du EH Bilduk. EAJren ustez, horrelako "foro asanblearioek" prozesua moteldu besterik ez dute egiten.

EAJko ordezkariak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
EAJko ordezkariak, artxiboko irudi batean.
Euskal alderdiek mahai bat eskatu diote Urkulluri krisiari aurre egiteko plana adosteko

1:20

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19aren pandemiak sortutako egoera kudeatzeko elkarlanean arituko den mahai bat sortzeko EH Bilduk egindako proposamenari ezezko borobila eman dio EAJk. Erakundeak, alderdiak, enpresak, sindikatuak, zientzian adituak eta eragile ekonomiko eta sozialak bilduko dituen lan-talde berri bat eratzea eskatu zuen atzo ezker abetzaleko koalizioak, besteak beste, konfinamenduaren malgutze plana elkarrekin marrazteko eta adosteko.

EAJren iritzian, "Euskadik ez du foro berririk behar", martxan dauden erakundeetan "batasuna", "babesa" eta "arduraz jokatuko duten alderdiak" baizik. Hala, Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorra da elkarrekin lana egiteko gunea jeltzaleentzat, eta "hauteskunde kanpainan balego bezala aritzea" egotzi diote EH Bilduri.

Atzo, telematikoki, egindako agerraldi batean iragarri zuen Maddalen Iriarte EH Bilduko eledunak ez legezko proposamena erregistratu zutela Gasteizko Ganberan, lanerako mahai berri bat sortzeko eskatuz. "EH Bildutik asteak daramatzagu mahai baten eraketa eskatuz. Krisia hasi zenetik errepikatu dugu: erakunde, alderdi sindikatu, enpresari, eragile sozial eta zientifikoak bilduko dituena, denon artean COVID-19ak sortutako krisiaz eztabaidatu dezagun eta irtenbide ahalik eta kontsentsuzkoenak har ditzagun", esan zuen.

Iñigo Urkulluk gaur Diputazio Iraunkorrean egingo duen agerraldian "jarrera aldaketa" ikusi nahiko luke ezker abertzaleko koalizioak: "espero dugu bere orain arteko jarreraren zuzenketa bat eta elkarrizketa eta kontsentsuaren aldeko jarrera erakustea, lidergo partekatuen aldeko apustua egitea, eta irtenbide bateratuak aurkitzeko jarrera erakustea", gaineratu zuen. (Urkulluren agerraldia, zuzenean, eitb.eus-en)

Iriartek gogora ekarri zuenez, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek ere krisiaren aurrean mahai bat sortzeko eskaria egin dute asteon. Alderdi politiko eta gizarte-eragile guztien artean "itun zabala" adostea proposatu zuen Miren Gorrotxategi alderdi moreko kideak.

Zentzu honetan, EH Bilduk "deseskaladarako plan bat" duela eta gainerako eragileekin partekatu nahi duela proposamena azpimarratu zuen koalizioko bozeramaileak. "Deseskalada sekuentzial bat, tokian tokiko errealitateari erantzungo diona, herri bakoitzeko egoera oso ezberdina delako. Horretarako ezinbestekoa da unean uneko egoera sanitarioa ongi ezagutzea, hartzen diren neurriak berme guztiekin har daitezen", gaineratu zuen.

EAJren ustez baina, EH Bildu eskatzen ari dena ez da "eraginkorra",  eta horrelako "foro asanblearioek" prozesua moteldu bakarrik egiten dutela esan dute jeltzaleek.

Bestalde,  Madrilen Pedro Sanchezi eskua lutzatzea eta Euskadin Urkulluri bizkarra ematea leporatu dio EAJk EH Bilduri.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Espainiako Gobernua Pedro Sánchez EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Maddalen Iriarte Koronabirusa