Politika -
Bizkartzain pribatuen greba
Bizkartzainek egoera aldatu egin dela ulertu behar dute, Aresen ustez
"Kontua ez da dirua aurreztea, gehiago gastatu beharko balitz horrela egingo genuke; dirua beharrezkoak ez diren gauzetan gastatzea daihestu nahi dugu", azaldu du Herrizaingo arduradunak.
Erredakzioa
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren ustez bizkartzain pribatuek "beharrezko ikusten dituzten erabakiak" hartzeko eskubidea dute, hori dela eta, CCOO eta CSIF sindikatuek greba deitu dute abuztuaren 31tik aurrera segurtasun-zerbitzuen murrizketagatik.
Denbora luzean, eta "zoritxarrez", mehatxatuen segurtasuna bermatzeko agente pribatu "asko" behar izan direla azaldu du Aresek. Orain, "pertsona horien segurtasun-beharrak berrikusi behar dira Ertzaintzak edota enpresek uzten dizkiguten errekurtsoei etekin onena ateratzeko".
Herrizaingo sailburuak gogorarazi duenez, egoera "berri" baten aurrean gaude; ETAk su etena iragarri eta enpresariei "estortsiorik" egingo ez diela esan du. "Esandakoa betetzen ari dira, eta ez dugu pertsonei egindako mehatxuren berririk izan", esan du.
"Kontua ez da dirua aurreztea, gehiago gastatu beharko balitz horrela egingo genuke; dirua beharrezkoak ez diren gauzetan gastatzea saihestu nahi dugu", azaldu du Herrizaingo arduradunak. "Zuhurtasun horretatik, eta txosten teknikoekin, beharrezkoak diren zerbitzuak adosten joango gara", gaineratu du.