Politika -

Koronabirusa

Larunbatetik aurrera kalera irteteko ordutegiak ezar ditzake gaur Osasun Ministerioak

Ministro Kontseiluak gaur aztertuko ditu konfinamendua malgutzeko neurriak, eta, bilera horren ostean, deseskalatze planaren inguruko xehetasunak emango ditu Sanchezek.

Pertsona bat adingabe batekin paseatzen, astelehen honetan, Donostian. Argazkia: EFE
Pertsona bat adingabe batekin paseatzen, astelehen honetan, Donostian.
Pertsona bat adingabe batekin paseatzen, astelehen honetan, Donostian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konfinamendua arintzeko planaren baitan, larunbat honetatik aurrera (maiatzak 2) baimendutako jarduerak egiteko ordutegiak ezartzeko aukera aztertzen ari da Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioa. Izan ere, astelehenean egindako bileran, larunbatetik aurrera ezar daitezkeen ordutegiak proposatzeko eskatu die Salvador Illa Osasun ministroak autonomia erkidegoetako arduradunei, kalera irtetean herritarrek bat egin ez dezaten.

Hala, konfinamendua arintzeko planari begira, jende pilaketak saihesteko proposamenak helarazteko eskatu die Osasun ministroak autonomia erkidegoetako ordezkariei. Ildo horretatik, Espainiako Gobernuak deseskalatze plana aurkeztuko du gaur, asteartea, eta maiatzetik aurrera "modu mailakatuan, asimetrikoan eta koordinatuan" egingo du, Pedro Sanchezek jakinarazi zuenez.

Horrela, zenbait autonomia erkidegok Osasun ministroaren eskaera aintzat hartu dute, arlo horretako osasun-agintaritza gorena baita, eta larunbatetik aurrera ezartzeko proposamenak egin dituzte.

Testuinguru horretan, Andaluziako Gobernuak adinekoak (09:00etatik 14:00etara) eta 14 urtetik beherakoak (16:00etatik 21:00etara) irteteko ordutegiak bereiztea proposatu du, koronabirusa hedatzea eragin ditzaketen bi kolektiboen arteko "kontaktuak ahalik eta gehien saihesteko".

Bestalde, diru-sarreren % 75 galdu duten autonomoek beren pentsio-planak berreskuratu ahal izatea ahalbidetuko du Espainiako Gobernuak, beren jarduera eten edo negozioa itxi ez arren, COVID-19 gaitzak eragindako krisia dela eta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika PSOE Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Pedro Sánchez Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera