Politika -

Presoak

Hirugarren gradua eman diete Javier Agirre, Jagoba Codo eta Fernando Alonso presoei

Sarek berri ona dela esan du, baina graduz aldatzeko aukera euskal preso guztiei emateko eskatu du, "horretarako baldintzak betetzen dituztelako".

Presoen eskubideen alde urtarrilean Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE
Presoen eskubideen alde urtarrilean Bilbon egindako manifestazioa.
Presoen eskubideen alde urtarrilean Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Espetxeetako Zuzendaritzak hirugarren gradua eman die Javier Agirre Ibañez, Jagoba Codo Callejo eta Fernando Alonso Abad ETAko presoei. Aurrez, Logroñoko eta Asturiasko kartzeletara lekualdatu zituzten hirurak.

Espetxeetako Zuzendaritzaren esanetan, hirugarren gradua lortzeko baldintza guztiak bete dituzte: zigorraren hiru laurdenak bete dituzte, indarkeriari uko egin diote, eragindako mina aitortu dute eta espetxeetako legedia onartu dute.

Sarek pozik hartu du erabakia, baina ETAko preso guztiei graduz aldatzeko aukera emateko eskatu du.

"Presoen gehiengoak graduz aldatzeko baldintzak betetzen ditu, baina, hala ere, graduz aldatzea ukatzen diete", ohartarazi du ohar batean. "Euskal preso guztiei ibilbide hori egiteko aukera emateko eskatzen dugu", erantsi dute.

Horrez gain, koronabirusaren pandemia dela eta, arrisku gehien duten presoak –adinekoak eta gaixotasun larriak dauzkatenak- konfinamendua etxean igaro beharko luketela azpimarratu du, "Europar Batasunaren gomendioak kontuan hartuta".

Bestalde, AVT terrorismoaren biktimen elkartea "kezkatuta" agertu da aipatu hiru presoei hirugarren gradua eman dietelako. Mugimendu honen ostean gehiago etorriko direla eta ETAko presoek askatasuna Euskal Herriko espetxeetan egon gabe eskuratuko dutela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Espetxeak