Politika -

Hauteskundeak

"Hauteskundeak uztailerako deitzea eta berriro atzeratzea hondamendia litzateke"

EH Bilduko koordinatzailearentzat iraila "hilabete egokia" litzateke Euskal Autonomi Erkidegoan hauteskundeak egiteko.

Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzailea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzailea
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzailea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du iraila "aukera ona" izan daitekeela Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko, izan ere, "hondamendia" litzateke uztailerako deitzea eta gero, koronabirusaren pandemiaren bilakaeraren arabera, berriro atzeratu behar izatea.

Otegik horixe erantzun dio Urkullu lehendakariak atzo, osteguna, alderdien bileran mahai gainean jarritako proposamenari: uztailean edo irailean-urrian egitea. Hauteskundeen data zehaztu gabe dago apirilaren 5erako egindako deia koronabirusaren ondorioz atzeratu behar izan zutenetik.

Radio Euskadiko Ganbara saioan egindako adierazpenetan, Otegik esan du iraila “hauteskundeak egiteko hilabete egokia izan daiteke, baina ziurtasunik gabe”. “Baina hauteskundeak uztailerako deitzea eta ondoren, pandemiaren bilakaeragatik, berriro atzeratu behar izatea hondamendia litzateke”, ohartarazi du.

Gainera, Otegik gogora ekarri du Munduko Osasun Erakundeak “konfinamenduaren malgutze prozesua oso azkar egiteak” sor dezakeen arriskua. “Imagina dezagun hauteskundeak berriro atzeratu behar direla eta konfinamendua zorroztu. Hori hondamendua litzateke politika, ekologia eta ekonomia mailan”, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika EAE EAEko hauteskundeak 2024 EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak