Politika -

Deseskalatze faserako

"Kogobernantzaren erabilera onena egitea" eskatu du Mendiak

"Informazioa argia izan dadila" ere erreklamatu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Idoia Mendia
Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak "kogobernantzaren erabilera onena egitea" eskatu du, "herritarrek ziurtasunak" izan behar dituztela gaineratuz. "Zenbait erabaki zergatik hartzen diren argi utzi behar da", adierazi du.

"Kogobernantzaren erabilera onena egin behar dugu. Orain, garrantzitsuena da euskal herritarrek ziurtasunak izatea, eta arlo guztietan neurri koherenteak hartzea, mugikortasuna eta gure gazteen ikastetxeetarako itzulera aztertzerakoan adibidez", idatzi du Twitter sarean duen kontu pertsonalean.

Mendiaren ustez, "argi utzi behar da zenbait erabaki zergatik hartzen diren", eta astelehenean Euskadi sartuko den 1 faseari buruz ere hitz egin du: "Fase honetan eta datozenetan, beharrezkoa da herritarrek jakitea Jaurlaritzak hartzen dituen neurrien erabakien arrazoiak zein diren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Idoia Mendia PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa