Politika -

Kiritikak Urkullu eta Sanchezi

Iturgaiz: "Euskadi, Pedro Sanchezen aginte kaotikotik EAJren agintaritzara pasa da"

Carlos Iturgaiz PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaiak Iñigo Urkullu lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako presidentea kritikatu ditu pandemiaren kudeaketagatik.

Carlos Iturgaiz, PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Carlos Iturgaiz
Carlos Iturgaiz, PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Iturgaiz PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaiak, alarma egoera luzatzeko EAJk eta Espainiako Gobernuak lortutako akordioari buruz hitz egin du: "Euskadi, Pedro Sanchezen aginte kaotikotik EAJren agintaritzara pasa da".

Sare sozialetan publikatu duen mezu baten bidez, Iturgaizek esan du, hezkuntzako sindikatuak, irakasleak eta ikasleak hezkuntza zentroak "zabaltzearen aurka" azaldu direla "segurtasun-planik ez dagoelako", eta, gaineratu du, osasun-langileek oraindik ez dutela babes-ekipo egokirik.

Ostalaritzari buruz ere hitz egin du, eta, adierazi du "gehienek ez dute zabaldu nahi" inposatutako baldintzak zeintzuk diren ikusita, eta hauxe ere gogoratu du: "Autonomoek eskatzen dituzten laguntzak ez dira iristen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua argazkiak Pedro Sánchez Ekonomia Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Carlos Iturgaiz Zer egin daiteke Euskadin? Konfinamenduaren deseskalatzea