Politika -

Deseskalatzea

"Osasun pertsonala" eta "ekonomikoa" uztartzeko unea dela esan du Urkulluk

Pedro Sanchezekin eta gainontzeko erkidegoetako presidenteekin egindako bileran, lehendakariak aurreko bileretako tonua leundu du eta gustura agertu da abian jarritako aginte partekatuarekin.

Iñigo Urkullu lehendakaria, presidenteen arteko bileran. Argazkia: Jaurlaritza.
Iñigo Urkullu lehendakaria
Kogobernantzaren aplikazioa funtsezkoa izan da Urkulluk bere diskurtsoa leuntzeko

1:30

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak “osasun pertsonala” eta “osasun ekonomikoa” uztartzeko momentua dela adierazi du koronabirusaren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko.

Urkullu Pedro Sanchez Espainiako presidenteak deitutako presidenteen arteko bederatzigarren bileran parte hartu du, bideokonferentziaz. Bertan deseskalatzearekin batera hasi berria duten aginte partekatuarekin oso gustura agertu da.

Lehen deseskalatze-fasera igarotzeak eskatzen duen zuhurtzia eta zorroztasuna azpimarratuz hasi du lehendakariak hitzegiteko txanda. Ildo horretan, lehendakariak gizarte osoari eskatu dio "konpromiso indibiduala eta kolektiboa mantentzen jarraitzeko".

Lehen fasearen ildotik jarraituta, Urkulluk esan du, bere ustez,  fase berri honen gakoa inbertitzeko eta berraktibatzeko plangintzan dagoela. "Osasun sisteman, kohesio sozialean eta berdintasunean inbertitzeko unea da, baita suspertze ekonomikoan eta enpleguan ere".

Bukatzeko, lehendakariak hausnarketa partekatua egin eta adostasuna lortzeko gonbita egin die gainontzeko presidenteei. "Guztien arteko adostasuna planteatzen dut. Aurrean dugun errealitatea gizatasunez aitortzea. Gure gizarteari lagunduko dion argitasun ariketa bat da ", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak Deseskalatzea