Politika -

Koronabirusa

Murgak protestak errespetatzen ditu baina ez du "moduarekin bat egiten"

Murgak azaldu du, "lanean diharduten profesionalengana hurbiltzea" da "une honetan duten zeregina", eta "lehen eskutik, hobetzeko alderdiak ezagutzea eta etorkizunerako prestatzea" da xedea.

Nekane Murga, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Argazkia: EiTB.
Nekane Murga, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
Nekane Murga, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Murga, Osasun sailburua, eta Iñigo Urkullu lehendakaria atzo protesta zaratatsuarekin jaso zituzten Gurutzetako ospitalean, sindikatuak eta haien aldarrikapenak "errespetatzen" dituela adierazi du, baina ez dator bat "moduarekin".

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Murgak azaldu du "une honetan duen zeregina" "mundu guztiak" ulertzea espero duela: "Ospitaleetara zein osasun-zentroetara joatea eta lanean ari diren profesionalengana hurbiltzea, pandemia honi emandako erantzuna hobeto ezagutzeko da, eta lehen eskutik, hobetzeko eta etorkizunerako prestatzeko alderdiak ezagutzea" da xedea.

Zentzu horretan, "atzo, lehendakariak, erakunde gisa", paper hori Murgarekin batera gauzatu zuen, eta "guk egiten ari ginena eta nola egiten ari ginen guztiok babesten eta justifikatzen dugu", adierazi du, eta, aldi berean, sindikatuak eta haien protestak errespetatzen dituela berretsi du, baina "ez nator bat moduarekin".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Barakaldo Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sindikatuak Gurutzetako ospitalea Koronabirusa