Politika -

Legebiltzarreko hauteskundeak

Podemosek adierazi du kanpaina murriztea demokraziari "iseka" egitea litzatekeela

Gorrotxategiren arabera, herritarrek kanpainan ezagutu eta alderatu ditzakete alderdien programak, eta berdintasun handiagoa dago orduan alderdien artean.

Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE.
Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia.
Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak astearte honetan esan duenez, hauteskunde kanpaina astebetera murriztea demokraziari "iseka" egitea litzateke.

Bideokonferentzia bidez emandako prentsaurrekoan Gorrotxategik emandako azalpenen arabera, "ez da batere ideia ona" kanpaina murriztea, herritarrek kanpainan ezagutu eta alderatu ditzaketelako alderdien programak, eta berdintasun handiagoa baitago orduan alderdien artean.

Elkarrekin Podemoseko hautagaiak pandemia gainditzeko fasean hauteskundeak deitzearen aurkako iritzia berretsi du, baina EAJk eta Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak uztailaren 12an izatea erabaki ostean, "programak alderatu beharko dira eta kanpainan gure gogoz kontra sartu", azaldu du Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak egindako kritikei erreferentzia eginez.

Gorrotxategik Legebiltzarreko alderdiekin mahai bat osatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, koronabirusak egun duen osasun egoeragatik "salbuespenezko" hauteskunde kanpaina bat diseinatzeko.

Azaldu duenez, Elkarrekin Podemosek alderdi guztiak postontzi bidezko hauteskunde kanpaina egitea proposatu du, "gastu-muga" partekatua ezartzea, aurrez aurreko ekitaldien gehienezko kopurua zehaztea eta komunikabideek hauteskundeen estaldurari eskaini behar dioten tartea bikoiztea.

Horren iritzian, neurri horiek gastuak murriztea ahalbidetuko dute, herritarrek nahi duten moduan, eta hautesleek jasotzen duten informazioa hobetuko dute, hedabideetan presentzia handiagoa emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Miren Gorrotxategi