Politika -
Hirugarren batzarra
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusi aukeratu dute berriro
Beste lau urtez jarraituko du alderdia zuzentzen, Podemosen hirugarren batzarrean parte hartu dutenen % 92,2ren babesa jaso ondoren.
Agentziak | Erredakzioa
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusi izendatu dute beste lau urtez, alderdiaren hirugarren batzarrean parte hartu dutenen % 92,2ren babesarekin.
Alderdi horrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, Iglesiasek 53.167 boto lortu ditu, eta Fernando Barredo Podemosen idazkaritza nagusirako aurkeztu den beste hautagaiak, berriz, 4.503 boto (% 7,81).
Guztira, 59.201 pertsonak parte hartu dute bozketa telematikoetan, 57.670 boto baliodun zenbatu dituzte, hau da, % 97,41, eta Iglesiasez gain, bere zerrendako 89 kide aukeratu dituzte Estatuko Herritarren Kontseiluan parte hartzeko.
Estatuko Herritarren Kontseilurako aukeratuen artean, Irene Montero, Ione Belarra, Alberto Rodriguez, Pablo Echenique eta Rafael Mayoral daude.