Politika -

PRESOAK

Aske geratu da atzo Iruñeko Gaztelu Plazako liskarretan atxilotutako pertsona

Patxi Ruiz gose greban dagoen presoaren egoera salatzeko elkarretaratzea izan zen atzo Iruñean. Parte hartzen ari ziren gazteei irain egin zieten pertsona batzuek eta liskarrak izan ziren.

Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotu zuen atzo Iruñean. Argazkia: EFE
Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotu zuen atzo Iruñean. Argazkia: EFE
Pertsona bat atxilotu dute Iruñean, Patxi Ruizen aldeko manifestazioan

0:41

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istiluak eta Poliziaren kargak izan ziren atzo arratsaldean Iruñeko Gaztelu Plazan, Patxi Ruiz gose greban den ETAko presoaren egoera salatzeko bildu ziren hainbat pertsonaren eta inguruko terrazetatik irain egin zieten hainbat pertsonaren artean. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzatik jakitera eman dutenez, pertsona bat atxilotu zuten eta goizaldean aske utzi dute, izapideak beteta.

750 pertsona inguru bildu ziren Gaztelu Plazan 'Patxi SOS' mezua zeramaten pankartak eskutan 20:30 aldera. Antza denez, sare sozialen bidez egin zen deialdia eta Gobernu ordezkaritzak ez zuen haren berri.

Kontzentrazioak irauten zuen bitartean, inguruko tabernetako terrazetan zeuden pertsona batzuk protesta burutzean ari zirenei irain egiten hasi ziren eta horietako batzuk erantzun egin zieten. Tentsio uneak bizi izan ziren, terrazetako gauzak elkarri botaz. Polizia Nazionala zein Foruzaingoa bertaratu, eta kontzentrazioan parte hartu zutenen kontra kargatu zuten.

Era berean, Sarasate pasealekura hurbiltzea eragotzi zien Espainiako Poliziak gazteei. Izan ere, PSNren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egiten ari ziren hainbat pertsona -Gobernu ordezkaritzari jakinarazi gabe haiek ere- Espainiako Gobernuak COVID-19aren krisian egin duen kudeaketaren aurka. Bi taldeak elkartzea eragotzi zuen Poliziak.

Altercados en Pamplona. Foto: EFE

 Liskarrak Iruñean. Argazkia: EFE

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Espetxeak