Politika -

Presidenteen konferentzia

Urkulluk "elkarlan osoa" eskatu dio Estatuari U12 "berme guztiekin" egiteko

Koronabirusaren pandemiari dagokionez, "okerrena" gainditu dugula azpimarratu du lehendakariak eta orain, "zaintza eta kontrol fasean" gaudela.

Iñigo Urkullu lehendakaria, presidenteeki egindako bideokonferentzian. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria, presidenteeki egindako bideokonferentzian
EH Bildurekin akordioa sinatzerakoan ez dela zintzoa izan esan dio Urkulluk Sanchezi

1:26

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 12an izango diren euskal hauteskundeak "segurtasunarekin eta berme guztiekin" ospatzeko "elkarlan osoa" eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiar Estatuko Gobernuko presidenteari. Gainera, erkidegoetako presidenteekin igandero egiten dituzten bideokonferentzien "formatua eta jarraipena" aztertzeko eskatu dio.

Pandemiaren egungo egoera aztergai izan du Urkulluk bere hitzaldiaren hasieran. "Adierazle guztietan azken asteetan egindako hobekuntza bere horretan mantentzen da, garapen epidemiologikoari eta artatutako gaixo kopuruei dagokienez. Hori dela eta, osasun egoera bertan behera utzi ahal izan dugu", adierazi du. "Ekintza sozialean eta ekonomikoan normaltasunaren zatiak berreskuratzen hasi da" euskal gizartea, "prebentziozko neurriak eta osasun zaintza utzi gabe".

Urkulluren hitzetan, "okerrena gainditu dugu Euskadin, eta zaintza eta kontrol fasean gaude". "Osasuna, enplegua eta elkartasuna dira orain helburuak, eta gizartearen alor ahulenei babesa ematen jarraitzea", azpimarratu du.

Azkenik, erkidegoetako presidenteekin igandero egiten dituzten bideokonferentzien "formatua eta jarraipena" aztertzeko eskatu dio berriro Sanchezi. "Elkarlana eta koordinazioa beharrezkoak dira oraindik ere, baina kooperaziorako foro aldeaniztasunak eta aldebikoak daude, eta normaltasunerako trantsizioan aurrera egiten ari gara", esan du. Ondorioz, presidenteekin egindako bideokonferentzia horiek "formatua, edukia eta jarraipena" aztertzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gaixotasunak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea