Politika -

Hauteskunde-inkesta

EiTB Focus: Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte-hartzea % 60koa izango litzateke

EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto-asmoari buruzko inkesta. Hauteskundeak uztailaren 12rako deitu osteko egunetan egin da galdeketa.

EiTB Focusen emaitzak 14:00etan jakinaraziko dituzte.
EiTB Focusen aurrerapena
EiTB Focusen emaitzak 14:00etan jakinaraziko dituzte.

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetako parte-hartzea % 60koa eta abstentzioa orain lau urte izandakoaren antzekoa izango litzateke, hogeita batgarren EiTB Focus inkestaren arabera. 14:00etatik aurrera kaleratuko dira datu guztiak EiTB osatzen duten hedabideetan.

Hauteskunde autonomikoei buruzko datuez gain, lider politikoen inguruan zer iritzi duten ere galdetu diete herritarrei.

Fitxa teknikoa

Gizaker enpresak EiTBko albistegientzat egindako inkesta EAEn bizi diren 1.200 pertsona galdekatuta egin da (400 Araban; 400 Bizkaian; 400 Gipuzkoan).

Laginaren errorea ±% 2,83 da, konfiantza-maila % 95ekoa, p=q=0´5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 22,5 euskaraz egin dira, eta gainerako % 77,5a, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2020ko maiatzaren 21etik 23ra bitartean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 3,90 minutukoa izan da: motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak, berriz, 12.

EiTB Focus, albistegietako liderrentzat

EiTB Focusen helburua inkesten bitartez herritarren iritzia ezagutzea da, eta Euskadin albistegietako liderrak diren EiTB taldearen albistegietan lortutako datuak aztertzea.

Datuak 14:00etatik aurrera emango dituzte ezagutzera, ETBko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegien lehen edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus atarian ere.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz Miren Gorrotxategi