Politika -

Pintaketak Bizkaian

EAJk lau eraso gehiago salatu ditu eta horiek gaitzesteko eskatu dio EH Bilduri

Artea, Areatza, Deustu eta Bilbo Zaharreko batzokiak Patxi Ruiz presoaren aldeko pintaketekin agertu dira. Gainera, EAJren siglak diana baten barruan margotu dituzte.

Pintaketak Areatzako batzokian. Argazkia: Iker Salgado
Pintaketak Areatzako batzokian.
Pintaketak Areatzako batzokian. Argazkia: Iker Salgado

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuek asteazken goizaldean Bizkaiko beste lau batzokitan pintaketak egin ostean, ekintza horiek "publikoki eta irmotasun osoz gaitzesteko" eskatu dio EAJk EH Bilduri. Izan ere, Artea, Areatza, Deustu eta Bilbo Zaharreko batzokiak gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz presoaren aldeko pintaketekin agertu dira. Gainera, EAJren siglak diana baten barruan margotu dituzte.

Ohar batean, Bizkai Buru Batzarrak (BBB) erasoak deitoratu ditu, "ohitura triste eta lotsagarri bihurtzen hasi den honetan", 25 batzokik "mehatxu onartezinak jasan ostean". "Are gehiago 2020an, duela hiru urte jada euskal gizarteak betirako atzean utzi zuela bere historiako gertakari tragiko eta negargarrienetako bat: ETAren terrorismoa".

"Eraso horien gaitzespen publikoa eta kategorikoa eskatzen diogu EH Bilduri; izan ere, baliteke uztailaren 12an pintaketa horien egileek koalizio abertzaleari botoa ematea. Horregatik, EH Bilduk berak izan beharko luke tindu mafiosoen praktika horietatik aldendu nahi izan beharko lukeen lehena", esan du EAJk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Presoak ETA Salaketak Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Terrorismoaren Biktimak Deusturen azken ordukoa