Gizartea -

CCOO eta UGT

Hiru manifestazio, Konstituzioa erreformatzearen kontra egiteko

Diputatuei eta senatariei Parlamentuan erreforma horren kontra egiteko, eta, azkenean aurrera egingo balu, erreferendum bat egiteko eskatu diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOOk, UGTk eta gizarte erakunde batzuek mobilizazioak deitu dituzte Konstituzioa erreformatzearen aurka egiteko. Protestak abuztuaren 31n eta irailaren 1ean izango dira, estatu mailan. Irailaren 6an, berriz, Madrilen bakarrik izango da.

Sindikatuek eta erakundeek gaur izandako bilera baten ostean, Ramon Gorriz CCOOko Sindikatu Ekintzako idazkariak eta Toni Ferrer UGTkoak Parlamentuan erreforma horren kontra egiteko eskatu diete diputatu eta senatariei, eta, azkenean aurrera egingo balu, erreferendum bat egiteko.

Gorrizek eta Ferrek esan dutenez, Konstituzioa aldatzearen kontra dauden gizarte talde guztien manifestazio guztiak babestuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea