Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ibarra: "Baliteke atzerrian dauden herritar batzuk botoa eman ezinda geratzea"

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko eta Hauteskunde Batzordeko presidenteak uste du zailtasun handiak egon daitezkeela "nazioarteko posta zerbitzua etenda" dagoelako. Bozketa segurua izango omen da.

Juan Luis Ibarra. Argazkia: EiTB
Juan Luis Ibarra. Argazkia: EiTB
Juan Luis Ibarra. Argazkia: EiTB

play icon 31:33

Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko eta Hauteskunde Batzordeko presidenteak esan du uztailaren 12ko hauteskundeetan "segurua" izango dela aurrez aurreko bozketa. Osasun eta Segurtasun sailarekin batera "hauteskunde egoitzan botoa eman arte" izan daitezkeen arazoak bilatu eta "bakoitzarentzat" irtenbidea aurkitzen saiatzen ari direla azpimarratu du. Hala ere, "ezkor" agertu da atzerriko boto-emaileen kasuan: "Arazoak egongo dira, nazioarteko posta zerbitzua etenda dago Ertamerikako eta Hegoamerikako herrialde batzuetan". Horregatik, atzerrian bizi diren herritar batzuk botoa eman gabe gera litekeela ohartarazi du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean hauteskunde kanpaina laburtzeko aukeraz galdetuta, erantzun du "alderdien erabakia" dela eta "legez" ezin dela aldatu, 15 egun direla, "baina akordio batera iritsita kanpaina egunak murriztu" ditzaketela.

Ibarrak erretiroa hartuko du ekainaren 21ean, eta esan du ahoko zapore "gazi-gozoarekin" joango dela. Hala ere, argi du: "judikaturan egon naizen 32 urteetan, egun batean ere ez dut pentsatu gaizki aukeratu nuenik". Horregatik, azaldu du egun guztiak ez direla zoriontsuak izan, baina "merezi" izan duela. Izan duen ibilbidea errepasatuz, gogorarazi du bizkartzaina izan zuela 1994tik 2014ra, eta urtetako gogoetaren ostean, badakiela ez zela egon "ETA on bat eta txar bat". Baieztatu du "hainbat hautagaitza" egongo direla bere postua hartzeko, eta ekainaren 4tik aurrera aurkeztu ahal izango dituztela; baina ez du izenik aurreratu.

Gainera, COVID-19aren krisiagatik ezarritako alarma egoerari buruz, esan du "konfinamendua urratzeagatik ezarritako milioi bat salaketen %10 ere ez" direla iritsiko, portaera guztiek ez dutelako zigorra ekartzen.

“Algunos vascos en el extranjero se pueden quedar sin votar”
“Algunos vascos en el extranjero se pueden quedar sin votar”
“Algunos vascos en el extranjero se pueden quedar sin votar”

play icon 31:33

(Radio Euskadin idatzitako eta eitb.eus-en erredakzioan itzulitako albistea)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena EAEko hauteskundeak ETA Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abokatuak Hauteskundeak Koronabirusa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak