Politika -
Konstituzioaren erreforma
CCOOk eta UGTk erreforma errefusatzeko eskatu diete alderdiei
Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte gaurtik irailaren 6ra. Egun horretan, Madrilen manifestazio "jendetsua eta handia" egitea espero dute.
Erredakzioa
Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek gutun bana igorri diete Kongresuko taldeetako bozeramaileei, Konstituzioan defizit publikoa mugatzea helburu duen erreforma errefusatzea eskatzeko.
Prentsaurreko bateratu batean, Toxok eta Mendezek erreformaren aurkako mobilizazioak zehaztu dituzte. Hain justu, gaur hasi, eta irailaren 6an bukatuko dira. Egun horretan, Madrilen "manifestazio jendetsua eta handia" egitea espero dute.
Bi bururzagiek ohartarazi dute balitekeela PSOEk eta PPk langileen eskubideen aurkako mugimenduak egitea, nazionalistak akordiora erakartzen saiatzeko. Horren harira, lan hitzarmenak amaitzean automakoki ez luzatzea ezar lezaketeela azaldu dute.
Espainiako Gobernuaren azken neurriak ere gogor kritikatu dituzte, hala nola 30 urte azpiko gazteentzako lan kontratua, eta "beste zabor kontratu bat" dela iritzi diote.
Elkarrizketa sozialari dagokionez, Mendezek esan du jada "ibilbide laburra" duela, eta "zuhurtzia" dela eta, sindikatuek negoziaziotik at utzi dutela.