Itxi

2020/06/12

23:59

Politika

Bizkaia

EH Bildu, 'Alonsotegi' auziaz: "Jada ez da usteldutako sagar bat bakarrik"

Agentziak | Erredakzioa

"Askoz ere larriagoa da", esan du Jasone Agirre legebiltzarkideak, herriko bi alkate ohiri ahozko epaiketa egingo dietela jakin ostean.

  • Jasone Agirre, ostiral honetan, Bilbon

    Jasone Agirre, ostiral honetan, Bilbon. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alonsotegiko EAJko bi alkate ohiri, ustezko ustelkeria-jokaerengatik, ahozko epaiketa egingo dietela jakin ostean, Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak esan du "jada" ez dela "usteldutako sagar bat bakarrik, baizik eta askoz ere larriagoa den zerbait".

Bilbon komunikabideei egindako adierazpenetan, Agirrek gogora ekarri du auzi judiziala bere alderdiak eskatuta abiatu zutela; EH Bilduk aurkeztu zuen salaketa, bi alkateren ustezko ustelkeria-delituengatik, balizko delitu horiek ikertuta eta frogak aurkeztuta.

"Alde batetik, pozten gaitu", gehitu du, "baina, beste alde batetik, albiste oso tristea iruditzen zaigu, uste baitugu herrialde honek ez duela merezi honelako kudeaketarik. Ez da kasu bakarra, pilatzen ari dira". Agirrek, horrela, hauei egin die aipamena: 'De Miguel' auziari, Balenciaga Museokoari, Karrantzako minda-plantakoari, eta 'Montai' izenekoari.

Nabarmendu duenez, "EH Bildun ehunka kargu publiko ditugu, eta ez da ustelkeria-kasurik izan. Batzuetan, hanka sartzen dugu; baina eskua inoiz ez dugu sartu", azpimarratu du.

Agirrek esan du "herrialde honetan, birsorkuntza demokratikoa" izan beharko litzatekeela, hori aldeztu egin du: "Ustelkeriaren aurka, ez da tolerantziarik izan behar", amaitu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;