Politika -

Justizia Auzitegi Nagusia

Ibarrak amaitu du agintaldia, eta Biurrunek ordezkatuko du behin-behinean

Ibarraren ordezkoa izendatu arte, Garbiñe Biurrun antzinatasun handiena duen EAEko Auzitegi Nagusiko Aretoko presidenteak beteko du kargua jardunean.

Juan Luis Ibarra magistratua, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Juan Luis Ibarra magistratua, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Juan Luis Ibarra magistratua, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra magistratuak ostiral honetan amaituko du bere agintaldia EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente karguan, eta datorren astelehenean Garbiñe Biurrun Administrazioarekiko Auzien Salako presidenteak hartuko du kargua, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Ibarrak 72 urte beteko ditu ekainaren 21ean, eta duela 10 urte hartu zuen EAEko Auzitegi Nagusiko presidentetza utziko du, erretiroa hartzeko. Maiatzaren 28an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkurak EAEko Auzitegi Nagusiko hurrengo presidentea izendatzeko oinarriak onartu zituen.

Juan Luis Ibarra ordezkatuko duen pertsona izendatu arte, Garbiñe Biurrun magistratua izango da, behin-behinean, presidente, antzinatasun handiena duen EAEko Auzitegi Nagusiko Salako presidentea delako. Datorren astelehenean, ekainaren 22an, hartuko du kargua.

Hain zuzen ere, maiatzaren 28an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkurak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidente izateko izendapena arautuko duten oinarriak ere onartu zituen, Biurrun jardunean ari baita bertan iazko urte amaieratik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak