Politika -

PRIMARIOAK

Pilar Garrido aukeratu dute Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile

Primarioetan parte hartu dutenen % 84,1ek egin du Garridoren alde. Maria Luisa Gadeak % 15,9enn babesa jaso du.

Pilar Garrido, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB.
Pilar Garrido, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB.
Pilar Garrido, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Garrido (Badajoz, Espainia, 1966) aukeratu zuten Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile nagusi berri, atzo egindako primarioetan, botoen % 84,1ekin.

Orotara, 1.371 boto jaso ditu Garridok, eta lehian parez parez izan duen Maria Luisa Gadeak, berriz, 260 ( % 15,9). Roberto Uriartek, Nagua Albak eta Lander Martinezek izan dute ardura hori azken urteotan.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren ildokoa, gaur eguerdian emango du, agerraldi telematiko batean, Elkarrekin Podemosentzat duen proiektuaren berri.

2016an ere aurkeztu zuen bere hautagaitza Garridok, baina orduan Nagua Albak irabazi zion.

Espainiako Kongresuan Podemoseko diputatua da Gipuzkoatik, eta politika sozialetarako arduraduna ere bada alderdi morearen herritarren kontseiluan. Azken ardura hori utzi egingo du, orain, koordinatzaile lanak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Pablo Iglesias Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Ahal Dugu Nafarroa