Politika -

Epaiketaren bigarren saioa

Zengotitabengoa Portugaleko lehergaiekin lotu dute lekukoek

Lau bizilagunek eta igeltserotza kontratista batek ETAko ustezko kidea ezagutu dute Caldas da Rainhako auzitegiaren aurrean testigantza eman dutenean.

Zengotitabengoa, auzitegira sartu denean. Argazkia: EITB
Zengotitabengoa, auzitegira sartu denean. Argazkia: EITB
Terrorismoarekin lotutako 13 delitu leporatzen dizkiote Zengotitabengoari

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak tona bat lehergai baino gehiago aurkitu zituen Poliziak Obidosen (Portugal). Andoni Zengotitabengoa ETAko ustezko kidea etxe horretako bizilaguna zela aitortu dute gaur lekukoek epaiketan.

Lau auzotarrek eta igeltserotza kontratista batek ETAko ustezko kidea ezagutu dute Caldas da Rainhako (Portugal) auzitegiaren aurrean testigantza eman dutenean.

Lekukoen testigantzetan kontraesanak topatzen saiatu da berriro Zengotitabengoaren defentsa, epaiketaren lehen saioan egin bezala.

Caldaseko auzitegiko hiru magistratuek lekuko gehiago deitu dituzte gaur, epaiketa bertan behera geratu baino lehen. Urriaren 4an auzia epaiaren zain geratuko da.

Zengotitabengoa iragan martxoan atxilotu zuten, Lisboan, Caracasera hegazkinean ihes egin nahi zuenean. Erakunde terroristaren lehergai gordelekurik handienetarikoa martxan jartzea leporatzen diote ETAko ustezko kideari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea