Politika -
Idoia Mendia
“Ate guztiak irekita ditugu: koalizioko gobernu bat edo egonkortasuneko akordio bat”
PSE-EEko idazkari nagusiak ez du euskal gobernu berrirako formularik alde batera uzten, baina lehentasuna gobernu "indartsu eta egonkorra" izateari emango dio.
RADIO EUSKADI | EITB.EUS
PSE-EE alderdiko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Radio Euskadiko ‘Boulevard Informativo’ saioan berretsi duenez, “akordioa lortzeko helburuarekin” eta Eusko Jaurlaritzari “egonkortasuna” emateko asmotan bilduko da datorren astelehenean EAJrekin. Sozialisten liderrak horretarako bi formula daudela ohartarazi du: koalizioko gobernu bat berregituratzea edo parlamentuko egonkortasuna lortuko duen akordio bat lortzea. Gainera, bi aukeren artean ez duela “inolako aurreiritzirik” onartu du.
Bilerara “edozein aukerari ateak irekita” eta “akordio batera heltzeko borondatearekin “joango direla berretsi du, eta beraien helburua Eusko Jaurlaritzari “egonkortasuna” ematea dela, Euskadirentzak beharrezkoak diren politikak “adostuta”. Horren harira, “formula ez dela lehenetsi behar” azaldu du, lehenengo hitz egitea beharrezkoa dela, ikuspuntuak eta lehentasunak partekatu”.
Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan baieztatu zuen EAJko eta PSE-EEko kontseilariek koalizioko gobernuaren formula berriro errepikatzea adostu zuela. Zentzu horretan, Mendiak ohartarazi du Erkorekak, Gobernuko bozeramaile bezala, ezin duela “alderdi guztiengatik hitz egin”, erabakiak alderdi bakoitzari dagozkiolako. “Kontseiluan esertzen diren kontseilariek euren iritzi propioa izan dezaketela” gaineratu du Mendiak, “baina egoera honetan ez dira baliagarriak”.
PSE-EEko buruak egoera “larri honetan” Gobernu “indartsu eta egonkor” baten beharra azpimarratu du. “Lehen baldintza horretatik aurrera, Gobernua indartzeko eta egonkortasuna emateko estrategiak bi motatakoak izan daitezke: Gobernuaren eginbeharrak koalizioko Gobernu batekin partekatuta, edota legebiltzarreko egonkortasuna bermatuko duen akordio batera helduta”. Mendiak hori guztia “batez ere asteleheneko bileran oinarrituta” ikusiko litzakeela gaineratu du.
Bere lehentasunaren inguruan galdetzean, orain arte koalizioko Gobernuak “ondo jardun duela” adierazi du, eta “ez duela inongo aurreiritzirik” azaldutako bi formulen artean, 2012an eta 2016 arteko legealdian ere akordioa egon baitzen.
Bestalde, sozialistak dauden Gobernu batean ez direla “legez kanpokoak, hausturak sortuko dituzten edo biztanleak aurrez aurre jarriko dituzten” erabakiak hartuko. Horrekin batera, Gobernuan badaude, beraien helburu nagusiak “ekonomia, enplegua eta zerbitzu publikoa berraktibatzea” izango dira.
Gobernuan sartzeko aukeren inguruan galdetuta, beregain eta bere alderdiaren esku dagoen erabaki bat dela azaldu du, baina “pertsonei buruz hitz egitea sailei buruz hitz egitea bezalakoa” dela azaldu du, “beti amaieran doa”.
Albiste hau Radio Euskadik egin du eta eitb.eus-ek itzuli du.