Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Arantxa Tapia: "Zaldibarko luiziagatik erantzukizunak argitzeko lan egingo dugu"
Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko asmoz epaitegiek eskatzen dieten informazio guztia emango dutela esan du Ekonomiaren Garapenerako jarduneko sailburuak.
Radio Euskadi | Erredakzioa
Verter Recycling enpresako hiru goi-kargudunen atxiloketen berri izan ostean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako jarduneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren lehen balorazioa egin du, Radio Euskadiko Ganbara saioan. Hala, Zaldibarko zabortegian gertatutakoa jakiteko eta "erantzukizunak argitzeko" epaitegiei "eskatutako informazio guztia" emango dietela ziurtatu du Tapiak.
Halaber, COVID-19ak eragindako pandemiaren ostean EBko buruzagiek adostu duten berreraikitze funtsaren inguruan hitz egin du sailburuak.
Tubacexek asteartea iragarritako 500 langileren kaleratzeari dagokionez, Tapiak espero du erabaki horrek Euskadin ahalik eta eragin txikiena izatea, eta ziurtatu du hala eskatuz gero Eusko Jaurlaritzak "bitartekari lanak" egin ditzakeela.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.