Politika -
Faisan auzia
Salakerian ETArekin lankidetzarik ez zen izan, fiskalaren esanetan
Fiskaltzaren arabera, gertakariek sekretuen zabaltze delitu bat osatzen dute eta ez du izaera terroristarik. Ondorioz, Irungo (Gipuzkoa) epaitegiek gertakariak ikertu behar dituzte.
Erredakzioa
Faisan auzian auzipetutako Poliziako hiru agintarien ekintzan delitu zantzuak daudela errepikatu du gaur Fiskaltzak, baina lankidetza terroristarik ez zela izan gaineratu du. ETAren estortsio sarearen aurkako operazio baten salakeria jaso zuen erakunde terroristak 2006an.
Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalak gaurko bistan azalpenak eman ditu. Victor Garcia Hidalgo Poliziako zuzendari nagusi ohiak, Enrique Pamies Poliziaren Euskadiko buruzagiak eta Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Brigadaren inspektoreak aurkeztutako helegiteak aztertu ditu Auzitegiak gaur.
Fiskaltzako iturriek jakitera eman dutenez, ETAren ekintzen alde jarduteko borondatea eta atxikimendu ideologikoa izan behar da lankidetza terrorista existitzeko, Auzitegi Gorenaren eta Auzitegi Nazionalaren jurisprudentziaren arabera. Zaragozak bertsio hori defendatu du 14 magistratuen aurrean.
Fiskaltzaren arabera, sekretuen zabaltze delitu bat osatzen dute gertakariek eta ez du izaera terroristarik. Ondorioz, Irungo (Gipuzkoa) epaitegiek gertakariak ikertu behar dituzte, eta ez Auzitegi Nazionalak, Faisan taberna bertan dagoelako.