Politika -
Polemika
Gobernuak Faisan auziari buruz egia esan behar duela uste du Rajoyk
"Gobernuak azalpenak eman behar ditu, eta guk eskatu dizkiogu, baina oraindik ez ditu eman", adierazi du PPko presidenteak.
Erredakzioa
Faisan auziari buruz Gobernuak "azalpenak eman eta egia esan" behar duela adierazi du gaur Mariano Rajoy PPko presidenteak, epaileak Poliziako zuzendari nagusi ohia eta Barne Ministerioko beste goi-kargudun batzuk auzipetu ostean.
Rajoyk agerraldia egin du komunikabideen aurrean, Aragoiko Parlamentuan Luisa Fernanda Rudi Aragoiko presidenteak kargua zin egin baino lehen.
Alderdi Popularrak erabaki judizialak errespetatzen ditu, "nahiz eta ez gustatu", baina epailea gutxiesteko Gobernuko kideek egindako kritikak deitoratu ditu Rajoyk.
PPko buruzagiaren hitzetan, "Gobernuak azalpenak eman behar ditu, eta guk eskatu dizkiogu, baina oraindik ez ditu eman; Exekutiboak ekintza judiziala kritikatu du soilik"."
Kontrol saioa
Horregatik, hurrengo kontrol saioan "Poliziako zuzendari nagusiaren ekintzaren berri zuen ala ez, edo Segurtasun estatu-idazkariak haren ekintzaren berririk ez zuen" argitzeko eskatuko diogu Barne ministro berriari, azaldu du Rajoyk.
PPko agintariak aurreratu duenez, "gardentasuna, argitasuna eta azalpenak eskatuko ditugu, aspalditik hau PPren asmakizuna izan dela esan digutelako, baina hau gertakari oso larria da".