Politika -

Auzia, epailearen esku berriro

Auzitegi Nazionalak atzera bota du Faisan auziko polizien auzipetzea

Ustez 2006an ETAri informazioa eman zioten hiru poliziak auzipetzeko zantzu nahikorik ez dagoela uste dute epaileek.

Faisan auziko polizien auzipetzea atzera bota du Auzitegi Nazionalak

00:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak atzera bota du 2006an ETAri horren estortsio sarearen kontrako polizia operazioa prestatzen ari zirela jakinarazi omen zioten hiru poliziaburuak auzipetzea eta ikertzen jarraitzeko eskatu dio Pablo Ruz epaileari.

Auzitegi Nazionalaren arabera, ez dago zantzu nahikorik Victor Garcia Hidalgo Polizia Nazionaleko zuzendari nagusi ohiak, Enrique Pamies EAEko Poliziaren buruak eta Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Brigadako inspektoreak deliturik egin zutela frogatzeko.

Ondorioz, Pablo Ruz epaileak Faisan auziaren inguruan ikertzen jarraitu beharko du, baina ez da oraingoz epaiketarik izango.

Hala erabaki du Auzitegi Nazionalak, aho batez, ez baitu ikusten zantzu nahikorik prozesatutako hiru polizia buruen aurka aritzeko.

Pablo Ruz epaileak hirurak prozesatu zituen txibatazoan parte hartu eta ETArekin kolaboratzea leporatuta. Fiskalak, ostera, kolaborazio delitua ez zuen atzeman eta horregatik auzia Irungo epaitegira bidaltzea eskatu zion atzo Auzitegi Nazionalari.

Gaur ostera penalaren aretoko hamabost epaileek sorpresa eman dute eta Ruz epaileari ikertzen jarraitzea agindu diote. Froga gehiagorik aurkitzen ez badu auzia bertan behera geldituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea