Politika -

COVID-19

Pandemian "nahasmena sortzeari uzteko" eskatu dio Iriartek Eusko Jaurlaritzari

Horrekin batera, "eskola-itzulerako plan serio baten gabeziagatik hezkuntza-komunitatearen kezka konpartitzen" duela azpimarratu du EH Bilduko legebiltzarkideak.

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, artxiboko irudi batean
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maddalen Iriarte EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak larunbat honetan adierazi duenez, "osasun larrialdia ezartzeak ez du ezertarako balio neurri zehatzak hartzen ez badira". Horrekin batera, "nahasmen sortzeari uzteko eta arazoa osotasunean eta modu konpartituan kudeatzeko" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. 

Sare sozialen bidez zabaldutako mezuan bere kezkarik "handiena" azaldu du Iriartek, covid-19agatik EAEn izandako kasu positibo kopuru handiagatik, ospitaleratzeengatik eta azken orduetako hildakoengatik.

EH Bilduren ordezkariaren hitzetan, "normaltasuna ematearen EAJ-PSEren estrategiak kale egin du, baina egoera latz honi aurre egin ahal diogu elkarlanetik egiten badugu".

Gainera, ikasturte berriaren atarian, "eskola-itzulerako plan serio baten gabeziagatik hezkuntza-komunitatearen kezka konpartitzen" duela azpimarratu du.

"Ez dugu ulertzen zeren zain dauden, eta zergatik leporatzen dieten erantzukizun osoa ikastetxeei, irakaslegoari, gurasoei eta ikaslegoari", gaineratu du.

Iriarteren aburuz, "birusari aurre egiteko erantzukizun indibiduala eta kolektibo funtsezkoak dira", baina "Gobernu serio batek ezin dio bere erantzukizun propioari uko egin, eta biztanle-talde zehatzei egotzi, uneoro egiten duen bezala".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaixotasunak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Maddalen Iriarte Koronabirusa