Politika -

Eskolten murrizketa

Eskoltek Aresen kontra egingo dute babestutakoei eraso egiten badiete

Eskolten ustez, bizkartzainak murrizteko neurria “baikortasun gehiegirekin” hartutako erabakia da eta “zerbait gertatzekotan” Areseri kontuak eskatuko dizkiotela esan dute.

Euskadiko Bizkartzainen Erakundearen ordezkariak. Argazkia: EFE
Euskadiko Bizkartzainen Erakundearen ordezkariak
Euskadiko Bizkartzainen Erakundearen ordezkariak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Bizkartzainen Erakundeak uste du ETAk mehatxatutako kargu publikoei bizkartzainak murriztearen erabakia "arinegia" dela. Babestutakoek erasoak jasanez gero, Herrizaingo sailburuaren, Rodolfo Aresen aurka ekimen judizialak hasiko dituztela iragarri dute. Bilbon Aresekin izan duten bileraren ostean iragarri du neurri hau Erakundearen presidenteak, Santiago Fontelak. Izan ere, euren etorkizunagatik kezkatuta eta larrituta daudela adierazi du, Eusko Jaurlaritzak kargu publikoen bizkartzainak bi izatetik batera murriztuko dituela esan ostean.

Fontelaren ustez, bizkartzainak murrizteko neurria “baikortasun gehiegirekin" hartutako erabakia da, "ETArekin akatsik eta hutsegiterik" onartzen ez denean. "Zerbait gertatzekotan" Areseri kontuak eskatuko dizkiotela gaineratu du elkartearen zuzendariak.

Egunero gai hau buruan izanik lo egin behar duela esan du Aresek, eta "oso ondo egiten dut lo" gaineratu du.

Bileraren ostean eskainitako prentsaurreko batean, elkarteak abokatu batzuekin harremanetan jarri dela azaldu du Fontelak, eta babesten dituzten pertsonen kontrako erasoak gertatzekotan Ares eta "eskolten murrizketaren arduradunen" kontra egiteko auzitegira joko dutela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea